Norberaren gauzetarako egunekin adostasunik ez

Anboto 2008ko api. 23a, 15:19

Udalak erregutze-errekurtsoa aurkeztuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian (EAEAN) udaletxeko langileek norbere eginbeharretarako lau egun izan ditzaten —berreskuratzekoak bi eta beste biak ez—, beharginek eskatu lez sei izan beharrean.

Udalak erregutze-errekurtsoa aurkeztuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian (EAEAN) udaletxeko langileek norbere eginbeharretarako lau egun izan ditzaten —berreskuratzekoak bi eta beste biak ez—, beharginek eskatu lez sei izan beharrean.

Langile publikoen oinarrizko estatutuarekin (Espainiako Gobernutik datorrena) bat eginez egin eutsien eskaera langileek Udalari, eta horrek ez onartzean auzitegietara jo zuten langileek.

Bilboko lan-arloko epaitegiak beharginei eman die arrazoi, eta orain Udalak EAEAN-ra joko du. EAJk bakarrik egin du alde eta Iñaki Totorikaguena alkateak kalitatezko botoa erabili behar izan zuen udalbatzarrean. “Udalaren interesak defendatzeko era onena dela deritzogu, eta irizpide bateratua behar dela. Uste dugu Udalitzen bitartez zehazten dela lan-markoa —administrazioak sindikatuekin adostua— eta hori errespetatu behar dela”.

Administrazioan, oro har, egiten diharduten eskaera dela dio Totorikaguenak, eta sententzian “kontraesanak” direla. Ekainean jarri zuten indarrean langile publikoen oinarrizko estutua, alkateak dinonez: “Sei egunok batzen dira, itun zehatzik egon ezean. Udalitzek zehazten du lan-markoa udaletxean eta hori errespetatzeari koherentzia kontua deritzogu, ez bakoitzean komeni denari heltzea”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!