Ia 80 metro koadro handituko da 268 metro koadroko anbulatorioa, justu atzealdean daukan lokala gehituta. Lagapena berretsi dezan udalbatzarra deituko dute orain, dagokien tramiteak abiatzeko. Eperik ez du zehaztu alkateak, baina, lanak urte honen barruan hastea aurreikusi dute.
Osakidetzak egingo die aurre lekuari dagokionez anbulatorioan diren arazoei aurre egingo dien berregokitze lanei. 2007ko ekainetik famili mediku bat gehiago dago, lanaldi e

Osakidetzak lagapena eskatu digu eta ados gaude”. Hala ere, “epe ertainean” anbulatorioa lekualdatzea du helburu Udalak: “Etorkizunera begirako hirigintza-garapenen bitartez, lekua izango dugu Osakidetzari uzteko. Obra eurek hartuko lukete euren gain”. Hala ere, horretarako diru-atala ez ei dute izango 2011-12ra arte. Bai Udalak bai Osakidetzak anbulatorioa dagoen lekutik atera egin behar dela deritze, toki “irisgarriago” eta “ageriago” batera.
Orain, hiru mediku kontsulta (bat medikuak eta erizainak partekatua), erizaintza kontsulta bi, pediatriako bat eta balio anitzeko gela dagoz (odol-ateratzeak, osasun azterketak…).