Auzo-bazkaria, asto-probak eta musika dakarrez Sanmarkoek

Anboto 2008ko api. 24a, 14:53

Jai giroan murgilduko dira, gaur, Oromiñon. Donien-atxa igoko dute iluntzean eta parte hartuko duten guztientzat bakailao errea izango da.

Jai giroan murgilduko dira, gaur, Oromiñon. Donien-atxa igoko dute iluntzean eta parte hartuko duten guztientzat bakailao errea izango da.

Barikua, San Marko Eguna izango dute, eta trikiti-doinuek alaituko dute goiza; ondoren, 11:00etan meza izango da. Herri-bazkarian elkartuko dira eguerdian eta, 17:00etan, briska txapelketa hasiko da; gero, igel txapelketa. Gau bueltarako, berriz, bertso-kopla afaria ere eratu dute.

Umeentzako dantzak eta jolasak izango dira Zaki magoarekin, zapatuan, 17:00etan, eta, jarraian, tortilla txapelketa. Iluntze eta gau giroa Luhartzek  girotuko du (gauerdiko txerri-harrapaketak eta goizaldeko txokolateak ez dute hutsik egingo). Asto Eguna ekarriko du biharamunak: 12:00etan meza izango da eta asto-lasterketa Mikel Deunako dantzariak eta gero. Txarri erre dastatzea izango da eguerdian; asto-probak, 18:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!