Uda inguruan hasi gura dute herrigunean plaza berria egiten

Anboto 2008ko api. 15a, 10:30

Onura Publikodun Ondasun moduan izendatutako txapa-lantegia zenaren derrigorrezko desjabetze espedienteak eragindako ondasun eta eskubideak onartu ditu, behin betiko, Udalak. Aho batez 105.609 euroko baliospena onartu dute.

Urtarrilean hasi zuten desjabetze prozesua ugazabarekin akordiorik lortu ezinda.

Txapa-lantegia zena bota eta geratuko den orubean (315 metro koadro inguru) plazatxoa egokitu gura du Udalak, eta, uda inguruan hasi gura dituzte 286.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko duten lanak. Erdian iturria izango luken parkea atondu gura dute herrigunean oso berdegune gutxi dagoela-eta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!