Bixente Kapanagako lanak aurreratuko dituzte

Anboto 2008ko api. 10a, 13:56

Sanmigelak amaitu ondoren gura zituen hasi Bixente Kapanagako hirigintza lanak Udalak. Hala ere, albait arinen hasi gura dute lanak emateko tramitazioa.

Sanmigelak amaitu ondoren gura zituen hasi Bixente Kapanagako hirigintza lanak Udalak. Hala ere, albait arinen hasi gura dute lanak emateko tramitazioa.

Onartu berri du egitasmoa udalbatzarrak behin behinekoan. Alegazioetarako 20 eguneko erakusketa publikoa zabalduko da orain, behin betiko onarpena egiteko, eta segituan hasiko dute esleipen tramitazioa. Hala azaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak.

Kalearen zaharberritze osoa batzen duten lanok 1,5 milioi inguruko inbertsioa eskatu dute, eta exekuzio epea zehaztu ez duten arren, 6-9 hile behar izatea itxaroten du alkateak. “Kontua da  lanak abendurako amaituta edo erdi eginda eduki behar ditugula erakundeetatik laguntzak lortzeko. Obra luzea eta konplexua da eta albait arinen hasi beharrean gaude”. Sanmigeletarako ere “aurreratuta” egotea gura lukete: “herri guneko kale nagusietako bat da eta obra konplexua izango da”. Lanak iraun bitartean trafikoa zelan bideratu ere aztertu beharko dute, “ahalik eta arazo gutxien sortzeko”.

Berriztatze lanak

Zolaketa lanak egingo dituzte, espaloiak zabaldu eta lurpeko zaborrontziak ere jarriko dituzte (Amilburu eta Dantzari inguruan aurreikusi dituzte). Hiri-zerbitzuetan (argia, telefonia, saneamendua…) ere eragingo dute lanek eta aparkalekuetan ere bai. Zubiaurre kalearen itxurari jarraituko die.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!