Hiru kamioik eta auto batek elkar jo dute, gaur, goizean N-634 errepidean. Iurretan izan da istripua eta talkaren ondorioz lagu bi zaurituta eroan dituzte Galdakaoko ospitalera. Ez dute zehaztu ze egoeratan dauden.
Ezbeharra 08:55 inguruan gertatu da eta noranzko bietan autoo ilarak sortu dira; batik bat, Donostia alderakoan.