Merkantzia Garraiorako Zentroa garatzeko lekuarekin ez datoz bat

Anboto 2008ko mar. 31a, 10:44

Bakixa eta Fauste auzoetan eragingo duen Jaurlaritzak sustatutako Merkantzia Garraiorako Zentroarentzat (1. tipokoa) aurreikusita kokapenari “desegokia” deritzo udalbatzarrak.

Bakixa eta Fauste auzoetan eragingo duen Jaurlaritzak sustatutako Merkantzia Garraiorako Zentroarentzat (1. tipokoa) aurreikusita kokapenari “desegokia” deritzo udalbatzarrak.

Horren aurrean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Garraioaren Sare Intermodal eta Logistikoaren Lurraldearen Aroko Planak ingurumenean izan dezaken eraginaren ebaluazio bateratua onartu dute.

“Ondare arkitektonikoaren eta herriaren kultur eta oinarri historiakoaren galera” arrazoitu du Udalak, “paisaian izango duen berreskuratu ezineko eragina” ez eze. Era berean, zirkulazio bide nagusien “erabateko kolapsoa” eragingo lukeela uste dute eta zaratari, hautsari eta bide-arriskuari dagokionez kutsadura handituko liratekeela, “Itzuliezineko balio handiko nekazaritza lurren galera” ez eze.

Eskualdez gaindiko azpiegituren handitze bat gehiago litzatekeela diote, eta Iurreta eta Zornotza arteko mugan dagoen EAEko Korridore Ekologikoen Sarean eragingo duela. Garraio eta Herri Lan Publikoen Sailak zama aldaketarako gunea aurreikusi du, A8 autobidearen alboan Gernikarako bidea hartuz (Oromiñora doana). Zornotzarekin muga egiten duen lekuraino zabalduko litzake.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!