Animaliak batu eta kontrolatzeko ardura hartu du Zaunk enpresak

Anboto 2008ko mar. 27a, 11:06

Animaliak batu eta kontrolatzeko ardura Iurretako Zaunk enpresari eman dio Udalak. Urtebeterako kontratua —luzatu daitekeena— adostu dute, eta 9.800 euro bideratuko dituzte. Lan horren barruan txakurren errolda ere egingo dute.

Animalien “kontrol zerbitzu integrala” eskainiko dio Udalari Zaunk enpresak. Animaliak batu eta laguntza eskaintzeaz gainera, bestelako zerbitzuak ere  jasoko dituzte, Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan. “Zaharkituta” geratu den araudia gaurkotu eta aldaketak egiteko —isunak be batuko dituzte bertan— eta udal-tasetarako aholkularitza izango du Udalak.

Txakurren errolda ere egingo du Zaunkek eta arriskutsuak izan daitezken txakurrekin lotutako baimenen tramitazioak eroango ditu. Egitasmo horren barruan, udaltzainei eta ikasle zein txakurren jabeei zuzendutako ikastaroak ere bideratuko ditu Zaunkek, alkateak argitu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!