Lurzoru publikoan igogailuak jartzeko araudia egingo du Udalak

Anboto 2008ko mar. 12a, 14:32

Lurzoru publikoan igogailuak jartzeko araudia zehaztuko du Udalak, “beharrezko marko legala definitu” guran. Hile biren barruan zirriborroa prest izatea aurreikusi du Iñaki Totorikaguena alkateak, eta dagokion tramitea bideratu ondoren uda inguruan indarrean egotea.

Eskaerak jaso dituzte alkateak aitortu duenez, “baina ezin izan zaie erantzun, bitartekoak falta izan ditugu-eta”. Batez ere, Dantzari inguruan eta Zubiaurren pentsatzen dute izan dezakeela eragina ordenantzak.

“Adina edo bestelako arrazoiengatik, mugikortasuna mugatua duenari kalera irtetea erraztu gura zaio”, alkateak azaldu duen moduan.

Aukera bakarra denean onartuko da jabetza publikoko zorua erabiltzea, trataera estetikoa ere aintzat hartuz; eta, azpiegitura publikoetan eraginez gero (telefonia sareak, ura, argia…), gastuak eraikinaren jabeek ordainduko dituzte. Oinezko bideei kalte egiten ere ez da utziko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!