Ertzaintzaren esku jarraitzen dute Aldekoa-Otalorak eta Salterainek

Anboto 2008ko mar. 3a, 12:53

Oroitz Aldekoa-Otalora eta Agurne Salterain atxilotu zituen, atzo, Ertzaintzak Iurretan, Aldekoa-Otaloraren familiaren baserriaren inguruan. ETArekin zerikusia izatea egotzita atxilotu zituzten eta Arkautiko polizia etxean dituzte inkomunikatuta. Iurretan, gaur, manifestazioak irtengo du 19:30ean, Montoitik. Era berean, jakin eragin dute elkarretaratzeak egingo direla inkomunikatuta dauden bitartean. Elorrion ere, elkarretaratzeak egingo dituzte. Salterain da bertakoa.

Joan zen astean “terrorista bilatuenen” zerrendan sartu zituen Espainiako Barne Ministerioak gazte biak, eta Gorka Lupizñez durangarra atxilotu zutenetik ihes eginda eta gordeta zeudela agertu zuten. Hala ere, Aldekoa-Otaloraren familiaren baserrian atzeman dituzte, euren ohiko bizilekutik gertu.

Ertzaintzak berak azaldu izan zuenez, atxilotu zituztenean euren nortasun agiriak zeramatzaten ez zieten eragozpenik jarri. Gazte biei Lupiañezeri aterpea ematea egotzi die. Joan zen abenduan atxilotu eta hainbat egunez Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta egon ondoren tortura testigantza gogorrak eman zituen Lupiañezek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!