Bixente Kapanagako egitasmoa martxoan izatea itxaroten dute

Anboto 2008ko ots. 18a, 16:10

Herriko kale nagusia dela aintzat hartuta, San Migel jaiak amaitu ondoren aurreikusi du Udalak Bixente Kapanaga kalearen hirigintza lanak hastea.

Herriko kale nagusia dela aintzat hartuta, San Migel jaiak amaitu ondoren aurreikusi du Udalak Bixente Kapanaga kalearen hirigintza lanak hastea.

Lan horiek milioi bat euroko inbertsioa ekarriko die udal arduradunei eta Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez sei hilabete inguruko iraupena izango dutela uste dute. “Datekin jokatu behar dugu. Baina, lanak iraun bitartean ez dugu kale osoa ixtea aurreikusi. Zatika gauzatuko ditu obrak”.

Martian itxaroten du Udalak egitasmoa eskuetan izatea eta, ondoren, obrak aurrera eroateko enkantean hartzeko eskaintza egingo da. Kalea zati baten oinezkoentzat jartzea da asmoa, baina, ez da ibilgailuak sartzea mugatuko: “Herriko kale nagusia dugu. Zubiaurre kalearen modura jarri gura dugu”, azaldu du alkateak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!