Tellituko aparkalekua zabaldu dute, 78 autorentzako lekua batuz

Anboto 2008ko ots. 15a, 10:29

Hiru astean zarratuta egon ondoren, atzo zabaldu zuten Tellituko aparkalekua. Lurzorua asfaltatu eta aparkalekuak zehaztu dituzte; guztira, 78 leku. Horrezaz gainera, “segurtasun irizpideekin lotuta” errekaren alboan metro eta erdiko horma eta hesia jarri dituzte. Udalak 77.000 euro inbertitu ditu aparkalekua atontzeko.

Iñaki Totorikaguena alkateak gogoratu duenez, “ahalegin berezia” egin du Udalak aparkaleku publikoak eskaintzeko. Kultur Etxearen albokoak 120 bat ibilgailurentzako lekua dauka eta Paduretakoak 200 batentzako. “Tellitukoa itxita dagoela igarri da, herrigunea bertan dago-eta. Hala ere, kultur etxearen albokoa ere bost minutura dago eta 30 ibilgailu izaten diren arren, asteotan ia beteta egon da”.

Tellituko aparkalekua atontzea herrigunearen zaharberritze-lanen barruan sartu du alkateak. Orain, txapa-lantegia zena bota eta orubean parkea egokitzea gura dute, Bixente Kapanaga kalea konpontzea ez eze.

Arlo urbanistikoaz gain

Herrigunearen zaharberritzea arlo ez dagoela urbanistikoari mugatuta azaldu du Totorikaguenak: “Goiuria ikastolan elkarteei lekua eskaini gura zaie. Bizitza sozio-kulturala eman gura zaio herriguneari. Horrekin lotuta dago herrigunean lokalak erosteko daukagun asmoa ere. Udaletxean bertan daukagun espazio falta arazo errealari erantzun ez eze, herriguneari bizitza eman gura diogu. Balio erantsia emango diogula uste dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!