Garaizarren lokatzen tratamendurako lerroa gura dute

Anboto 2008ko ots. 3a, 12:26

Garaizarreko edateko uraren araztegian lokatzen tratamendu lerroa egiteko oinarrizko egitasmoa landu du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, ibaira zuzeneko isurketarik ez egiteko.

Garaizarreko edateko uraren araztegian lokatzen tratamendu lerroa egiteko oinarrizko egitasmoa landu du Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, ibaira zuzeneko isurketarik ez egiteko.

Dagoen araztegia bota eta berria egin gura dute, lerro berria batuz. Hasierako onarpena eginda dago eta Udalak, eraikina lurzoru urbanizaezinean dagoela aintzat hartuz, mugakideekiko bost metroko tartea utzi behar dela adierazi dio.

Araztegi berriak lokatzaren deshidratazio mekanikoa egiteko prentsa-iragazki barri bi batuko lituzke 1. pisuan, deshidrataturiko lokatz-opilak erortzeko tarteak utziz.

Beheko solairuan, uhal garraiatzaileak egokituko dituzte, prentsa-iragazkien oihalak garbitzeko ur-andela eta presio-multzoa batuko dituen eranskina ez eze. Loditutako lokatzak prentsa-iragazkietara bulkatzeko ponpak sotoan jarriko dituzte. Lurpeko putzua ere egingo dute kanpoaldean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!