A-8 autobidearen aldamenetan pantaila akustikoak eskatu dituzte

Anboto 2008ko urt. 31a, 13:42

A-8 autobidearen Iurreta eta Gerediaga (Abadiño) arteko zatian hirugarren erreia eraikitzeko egitasmoa dela-eta Iurretako Udalak pantaila akustikoak jartzeko aukera aztertzea eskatu deutso Bizkaiko Foru Aldundiari, autobide inguruko “bizi-kalitatea ez kaltetzeko”. Batez ere, egoitza-lurzoru berriak, paralelo dauden baserriak eta herri-eskola aintzat hartuz egin dute eskaera.

Olaburuko oinezkoentzako pasabidea ordeztea ere eskatu du Udalak: mendebaldera mugituz eta pasabidearen arrapala egungo bidearen kotan hasiz (Iberdrolaren azpiestazioaren eta autobidearen artekoa). Bestalde, azpiestazioaren eta Lanbide Heziketa zentroaren artean Txonpolo inguruan aurreikusitako errepiderako nahikoa zabalera mantentzea ere eskatu dute.

Elizosteko plan partzialaren eta horren eta Goiuria auzorako errepidearen arteko bide-loturaren garapen egokia lortzeko alegazioa ere aurkeztu dute: “Zubiko branken hegalak kofradia horretara heltzeko errepidearen gainean egin beharko lirateke, BI-3341ean doan errotonda berriari ez eragiteko”. Garaizarren ordeztuko den zubian metro biko espaloiak egokitzea ere gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!