Abadetxearen alde herri-dinamika sustatu gura dute

Anboto 2008ko urt. 8a, 13:16

“Okupazioa tresna gisa ulertuta” lokal baten beharra nabarmendu du Gazte Asanbladak, aurrera begirako lan ildoak zehaztuz egindako hausnarketan. Diotenez, “saiakera une egokia denean” egingo dute. Orain, asanblada “indartzea” dute helburu nagusi, eta Abadetxearen aldeko “herri-dinamika sustatzea”.

Autogestioari “eutsi” eta asanbladaren barruan hainbat talde “sortu eta berreskuratu” gura dituzte; era berean, hartutako konpromisoak preso politikoen eskubideen alde eta AHTaren kontrako borroka “indartu eta garatzen” jarraitzea dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!