Cafés Baquén egindako eranskina botako du Udalak

Anboto 2007ko abe. 11a, 11:58

Cafés Baqué enpresan “legeztatu ezin” den lana eraistea erabaki du Udalak; Santa Apoloniako industrigunean dagoen lantokiaren ipar-ekialdeko fatxadan egindako eranskina botako dute. Eraiste-egitasmoa lantzeko hilabeteko epea zehaztu dute. Gero, ordezko eran egingo dira eranskina eraisteko lanak, interesdunaren kontura.

Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, “obretarako baimenik ez dute izan lanok, eta ez da betetzen Arau Subsidiarioetan jarritako 20 metroko distantzia, ezta ibai ertzen antolamenduaren lurralde plan sektorialean ezarritako 16 metrokoa ere”. Gainera, besteren artean, BI-623 errepidearen araudian ezarritako 25 metroko gutxieneko distantzia ere ez da betetzen, udal txostenen arabera.

Azaldu dutenez, 2006an ere agindu zuen Udalak “lizentzia barik burutzen ziharduten eraikuntza ekintzak berehala etetea”. Lanok “legeztaezintzat” hartzea erabaki zuen Udalak martxoan, eta agindua eman zion Cafes Baqueri, hilabeteko epean eranskina eraitsi zezan. Cafés Baquék berraztertze errekurtsoa aurkeztu arren, Udalak erabakia berretsi zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!