Industrigunera jaisten den zubiaren alboan dagoen lursaila enkantean aterata Fundigelek bakarri agertu du hori eskuratzeko interesa eta berari saltzea onartu berri du udalbatzarrak Jasotze publikorako hiru hileko epea izango du enpresak jakinarazpen publikoa ematen den unetik, eta, ondoren, eraikitzeko baimena eskatzeko beste sei hilabeteko epea izango dute enpresaren arduradunek.
Maspe kalean dago orain Fundigel eta enpresa botata geratuko den orubean 84 etxebizitza egitea aurreikusi dute. Alkateak gogoratu duenez, datorren urte amaiera arte edo 2009aren hasierara arte dauka enpresak Maspe kale uzteko.
Udalak, etxebizitzen enpresa bultzatzaileak eta Fundigel enpresak ituna dute sinatuta. Bertan jarduera lekualdatzeko batu zituzten. Akordio horren arabera herriko beste lur batzuetan eraiki behar du Fundigelek lantoki berria eta ezin badu Durangaldean. Azkenean, Iurretan bertan geratuko da. Aitatu dezagun langileen lanpostuak mantendu behar dituela ere batzen zuela akordioak.
Lan egutegia
Beste alde batetik, udalbatzarrak aho batez onartu du bulego orokorreko, lan taldeko eta kultur etxeko langileen 2008rako lan egutegia; baita udaltzaingoarena ere. Urtean 1.580 lan egun izango dituzte. Era berean, datorren urterako Kontsumo Prezio Indizearekin bat datorren soldata igoera ere onartu dute, langileen ordezkariek eskatuta. Urtarrilaren 1etik izango da indarrean, lan-hitzarmena behin etiko onartu artean.