Gaztañatzako saneamendu lanetarako egitasmoa lantzen

Anboto 2007ko abe. 5a, 20:49

Gaztañatza auzorako saneamendu-lanak aurrera ateratzeko egitasmoa onartu dute udal ordezkariek azken udalbatzarrean. Hasierako onarpena da aho batez egindakoa. Orain. erakusketa publikorako epea zabalduko dute eta, gero, behin betiko onarpena egin beharko du Udalak.

Saneamendu-lanotaz Arcain enpresa arduratuko litzake, Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duen moduan.

“Gaztañatza auzoaren goiko aldean hasi eta beheko alderaino bideratu gura dugu saneamendua, eta dagoeneko badagoen sarearekin lotu”. Halaxe argitu du udal arduradun nagusiak. Dena dela, behar horiekin noiz hasi daitezken argitzerik ez du izan Totorikaguenak: “Datorren urtean hasterik izango dugun ez dakigu. Izan ere, aurretik, saneamendu behar horiei aurre egiteko Udalak zer finantzazio iturri izan ditzaken aztertu behar dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!