Kamioien pisu- debekuen seinaleztapena eskatu dute

Anboto 2007ko aza. 27a, 18:55

Orozketa, San Andres eta Goiuriako bideetan kamioien pisuarekin lotutako seinaleztapena kendu dela-eta ardura agertu du Ezker Abertzaleak.

Orozketa, San Andres eta Goiuriako bideetan kamioien pisuarekin lotutako seinaleztapena kendu dela-eta ardura agertu du Ezker Abertzaleak.

Goiuriako bidea Foru Aldundiarena den arren, San Andres eta Orozketakoak Udalarenak direla diote, eskuduntza eta zaintza ere horren ardura izanik. Seinaleok berriro jartzea eskatu dute: “Orozketan batez ere, asko ibiltzen dira pasioan. Arriskutsu dago”.

Iñaki Totorikaguena alkatearen arabera, bide publikoaren erabileraren gaineko araudia (EUDELetik bideratutako), onartzean, otsailean, hasi ziren kentzen: “Ez dago oso argi juridikoki legala den kamioiak pasatzea galaraztea, horregatik kenduko ziren”, dio.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!