Gaztetxeak ekitaldi sorta eratu du astebururako, lehenengoz kalean ospatuko dute urteurrenerako

Anboto 2007ko aza. 22a, 13:26

Gaztetxearen zortzigarren urteurrena izango da. Urteurren berezia. Izan ere, “zazpi urtean etxea izan eta gero, oraingoan kale gorrian” ospatuko dute. Bixente Kapanagan batuko dituzte egunotarako eratutako ekitaldiak. Karpa bat ere ipiniko dute, jardunerako lekua aldarrikatu guran.

Gaztaina-jana izango dute gaur, 18:00etan, eta 20:00etan, gaztetxeko bideo emanaldia hasiko da. Bihar, 10:00etan jarri dute hitzordua. Karpa ipiniko da, bazkaltzeko lekua egokitu ez eze. Txorizo-jana eta zotz egiteko otzara ere gertatu dute, baita murala ere egingo. Esku-orriak banatuko dituzte, bai gaur, bai bihar.

Bazkaltzeko batuko dira, 14:30ean (Gauargin dagoz txartelak 5 euroan) eta, gero, karaokea eta bertsopoteoa izango dituzte. Trikiti eta bertsoek berotuko dute jai giroa, 20:00etatik aurrera.
Udalarekin ere batzartu dira asteon gaztetxekoak. “Ez dugu ezer garbirik atera. Informazioa trukatu dugu. Baina Udalari exijitu diogu dituen lokalak herrira zabaltzeko eta erabilpena emateko. Udalak erabilpen gabeko lokalik ezin du eduki”. Goiuria ikastolako egokitze lanak hastean eta horiek iraun bitartean, han batutakoak elkarteak ere kalean izango direla nabarmendu dute

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!