Iurretako institutuak saria jaso du LED diodoei buruzko bi artikulurengatik

Anboto 2007ko aza. 21a, 14:21

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren VI. Astea dela-eta Jaurlaritzak lehiaketa berezia jarri du martxan Wikipedia Interneteko entziklopedian euskarazko eduki zientifiko eta teknologikoak bultzatu nahian.

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren VI. Astea dela-eta Jaurlaritzak lehiaketa berezia jarri du martxan Wikipedia Interneteko entziklopedian euskarazko eduki zientifiko eta teknologikoak bultzatu nahian. Iurretako Institutuak saria eskuratu du Jon Odiaga irakasleak LED diodoei buruz idatzitako bi artikulurengatik.

Artikuluetako bat DBHko ikasleei zuzenduta dago, modu sinpleagoan LED diodoen gaia azaltzeko. Odiagak adierazi duenez, “bigarrena zehatzagoa egin dut kalkulu matimatikoak zelan egin behar diren azalduz. Gaineratu duenez, “Wikipedia entziklopedia orokorra izan behar dala deritzot, baina teknikarientzako ere balio behar du”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!