“Autogestioaren bideari” eutsiko diela berretsi dute gazteek

Anboto 2007ko aza. 14a, 15:34

Herritarrentzako egitarau “alternatiboak” sortu eta “gazteen eskubideak aldarrikatzen”, Gazte Asanbladak “autogestioaren bidean” jarraituko duela berretsi du, Ertzaintzak okupatutako Udalaren lokaletik kaleratu eta hurrengo egunean. Era berean, Iñaki Totorikaguena alkatearen jokaera “desegoki” eta “lekuz kanpokoa” ere salatu dute: “jarrera koldar, arduragabeko eta gezurtia”.

IURRETAKOGAZTETXEA.jpgAnbulatorioaren alboan dagoen okupatutako lokal hori hutsik zegoela nabarmendu dute gazteek, “Udalak ezelako erabilerarik eman gabe”. Horren haritik diote, “gezurra” dioela gazteei eskaintzeko lokalik ez daukala esaterakoan: “Eskuak garbitu ditu alkateak, Gazte Asanbladak identifikazio fiskaleko kode (IFK) bat behar duela eta okupazioa bidea ez dela esanez; izan ere, ez du ulertzen Gazte Asanblada bat herri osoari irekita dagoen eragile bat dela, batere iritzirik baztertu gabe eta guztiz demokratikoki diharduena”.

“Koherentzia” behar dela dio Totorikaguenak

Totorikaguenak argitu du Gaztetxearen “premiak” betetzen dituen lokalik ez daukala agertu duela Udalak. Udalaren lokalean “baimenik barik” sartu direla nabarmendu du eta Udalaren jarrera “garbia” izan dela beti: “Inoiz ez dugu aterik itxi; beste guztiei eskatutakoa da eskatzen jakena. Euren postura ulertzen dugu; ondo deritzogu. Baina, koherentziaz eta azkenera arte egin behar da. Udalaren inplikazioak obligazio batzuk ere eskatzen ditu”. Azaroaren 20an batzarra dute alkateak eta gazteek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!