Gaztetxe berri bat okupatu zuten atzo iluntzean Iurretako gazteek

Anboto 2007ko aza. 9a, 11:50

Zazpietarako egoan deituta asanblada herriko plazan, eta ordu-erdira, 50 lagunek osatutako manifestaldia egin zuten herritik zehar, Iurretako anbulatoriora heldu arte.

Zazpietarako egoan deituta asanblada herriko plazan, eta ordu-erdira, 50 lagunek osatutako manifestaldia egin zuten herritik zehar, Iurretako anbulatoriora heldu arte.

Iurretako gazte asanbladaren berbetan, lokal berri bat okupatzea baino ez zaie geratu. Azkeneko gaztetxea desalojatu zienetik, herri erdian montaturiko karpa batean burutu behar izan dituzte euren ekintza denak. Argi utzi nahi izan zuten, ordea, irtenbide hau guztiz probisionala dela, asanbladako kideek abadetxea erre zenean bere alde egindako apustua berritzen dutelako.

Gauzak honela, eta gazte asanblada batek leku fisiko baten beharra dutela adierazi ondoren, okupazio berri bat burutu zuten arratsaldeko 20:00ak inguruan.

Lokal berri hau, jubilatuen egoitza eta anbulatorioaren artean dago eta udalarena da. Asanbladakoek aitatutakoaren arabera, inongo interes pertsonalik kaltetu gabe izan da okupatua berau.

Lokalera sartzeko ahaleginetan zebiltzala, inguruko bizi lagun batek guztiaren berri adierazi zien segurtasun indarrei, eta lasterrera, 20 ertzain inguru azaldu ziren bertara alkatearen aginduz, bertan zeuden bizilagun eta kazetariei inguruetatik alde egitera derrigortuz.

Ondoren, hainbat gazte identifikatu eta gero, banan-bana atara zituzten barruan aurkitzen ziren gazte denak.

Asanbladako kide baten esanetan, indarraren bitartez kanporatu omen zituzten bertan aurkitzen ziren gazteak, inongo oztoporik jarri ez zutela nabarmenduz.

Istiluak-istilu, lanean jarraitzeko asmoa adierazi zuten Iurretako Gazte Asanbladako kideek. Abadetxeko istripuan hainbat elkarte kaltetuta geratu ziren eta hori dela eta, autogestioz zuzenduko den lokal berri baten bila jarraituko dutela emon zuten jakitera asanbladako kideek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!