Eguzki-energiarekin diharduen kale-argiak jarriko dituzte San Markon. Udalak 3-4 farol jartzea aurreikusi du eta, horretarako 12.900 euroko erabiliko dituzte. “Eguzki plakadun argiteriarekin proba egin gura dugu. Dena ondo joanez gero asmoa da nekazaritza guneetan eguzki-energia erabilita dihardun argiteria jartzea”. Halaxe dio Iñaki Totorikaguena alkateak.
Bixente Kapanaga kalean argiteria berria jartzeko gordetako dirua erabiliko horretarako. Izan ere, 2008an, kale hori osoa berregokitu gura dute udal arduradunek, eta argiteria ere kalea konpontzeko lan horiekin batera jartzea jo dute egokiena.
Udalbatzarrak aho batez onartu du aldaketa. Bixente Kapanaga zati baten egokitu gura dute oinezkoentzat eta horrela amaitutzat emango dituzte herri-gunearekin lotutako hirigintza lanak —Dantzari, Uralde, Askondo eta Zubiaurren jardun dute—.
Frontoiko lanak
Beste alde batetik, frontoiko uztarria eta estalkia konpontzen hasi eta bertoko aldagelen konponketa lanak atzeratzea onartu dute. Aurten hasi gura dituzte; batez ere, estalkiarekin lotutakoak: “Estalki lanak azpimarratu gura ditugu; argia sartzeko panel gardena jarri gura dugu”. Uztarriko lanak 2008an hasi gura dituzte.
Azaldu dutenez, Olaburu pilota eskolakoekin izan dira hartu-emanean eta ados agertu dira aldagelekin aurretik aitatu ditugu konponketa lanokin hastearekin; 60.000 euro erabiliko dituzte.