Administrazio-espedientea zabaldu die txosna biri

Anboto 2007ko urr. 10a, 15:49

Baimenik barik jarritako txosna biren kontrako administrazio-espedientea abiarazi du Udalak.

Baimenik barik jarritako txosna biren kontrako administrazio-espedientea abiarazi du Udalak.

Jai Batzordeak jarritako txosna bik zuten baimena plazan jartzeko, Iñaki Totorikaguena alkateak gogoratu duen moduan, eta Sanmigeletako lehenengo asteburuan jarritako hirugarren txosnari zabaldutako administrazio-espedienteari azken asteburuan jarritako laugarren bati jarritakoa ere gehitu zaio. Herriko alkatearen berbetan “plaza inguruan txosna birentzako lekua dago”, eta auto-babeserako plangintza hartu du aintzat erabakia arrazoitzeko. Edozein obra “ilegalen” aurrean lez, “gure betebeharra da administrazio-espedientea zabaltzea”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!