Urtea amaitu aurretik konponduko dute udal arduradunek Tellitu aparkalekua

Anboto 2007ko urr. 9a, 10:27

Aparkatzeko erabiltzen den Bixente Kapanaga kalean dagoen orubea “egoera oso txarrean” dago Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez eta urte amaitu aurretik hasi gura dute hori atontzen. Asfaltatu egin gura dute eta aparkatzeko tokiak margotu. Era berean, errekara ematen duen tartean hesi bat jartzea aztertzen dihardute.

2007ko udal aurrekontuarekin lotuta aldarazpena egin gura du Udalak lanei aurre egiteko; 80.000 euro inguru aurreikusi dute inbertitzea. Orain egitasmoa egitea falta da.

tellitu_parkinga.jpgJabetza pribatua daukan aparkalekua konpontzeko proposamena luzatu izan die udaleko taldeei Gobernu Taldeak eta bat etorri dira konponketa lanak behar direla azaltzean. Totorikaguenak azaldu duenez badira 10 bat urte orube horretan ez dela ezelango lanik egiten. Urbanizagarri moduan dago kalifikatuta lur hori eta Udalari utzi izan die jabeek akordio baten barruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!