Santa Apolonia ingurutik bide-gorria egokitu gura dute

Anboto 2007ko urr. 9a, 10:23

Orozketa inguruan bide-gorria egokitzea gura dute udal arduradunek eta horretarako diru-atala gorde izan dute 2007ko udal aurrekontuan. Orozketarako bidearen inguruan, trenbidearen albotik eta San Apolonia ingurua ere lotuz egin gura dute bide-gorria; Arandiako zubiarekin lotuko litzake hori.

Hala ere, Iñaki Totorikaguena alkateak aitortu duenez, “ezinezkoa” izango dute egitasmo hori urte honen barruan garatu. Une honetan, azterketa topografikoetan dihardute lanean udal arduradun nagusiak egitasmoak aurrera darraiela azaltzeko arrazoitu duenez, hala ere bide-gorria 2008aren barruan planteatu beharko dutela argitu du. Pasiorako “nahiko erabilia” da bide hori herritarren artean.

Hala ere, urte honen barruan amaituko dute Santa Apolonia ermitarako bidea. Lanak eman dizkie Provisa enpresari eta hiru hileko epea izango dute lanok amaitzeko. Horretan, 123.000 euro inguru inbertituko ditu Udalak. Kilometro bat inguru daukan kaminoa zabaldu egingo  dute apur bat, argitu dutenez, eta asfaltatu ere bai.

2007ko aurrekontuaren barruan kamino bi konpontzea aurreikusi izan dute. Bazeta baserrirako bidea da bata eta lanak hasita dagoz eta, bestea da Santa Apoloniarako bidea. Lanok epe laburrean hasiko dira, azaldu duten moduan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!