Jai Batzordeak dio jaiak prestatzea dela bere lana

Anboto 2007ko urr. 4a, 13:37

San Migel egunez meza osteko gertaerekin eta plazako hirugarren txosnarekin inolako zerikusirik ez daukala argitu du Aitte San Migel Jai Batzordeak. Diotenez, lan bakarra jaiak prestatzea dute eta “zurrunbiloari ulertezina” deritze; “onartezina”, berriz, “euren arteko arazo politiko batengatik lanerako gogo eta ilusioa dudan jartzea”. “Bere eremuan sartzen ez diren ekintzetan berriz ez inplikatzeko” ere eskatu dute.

EAJ, PSE-EE, PP eta EBk “herriaren legezko ordezkari bi berbaz eraso egin” zituzten gertaera “barkaezin” eta “larria” salatu dute, zabaldutako ohar baten, eta “guztiz gaitzetsi” dituzte “ideologia eta pentsamenduak gorabehera, denonak diren jaiak aldarri edo frustrazio politikoak zabaltzeko erabili” gura izan dituztenak. “Babesa” agertu die “erasotuei ” eta Jai Batzordeari jaietan “politika sartzea” ez dela onartuko ohartarazi: “guztientzat jai anitz eta apolitikoak antolatzea da-eta helburua”.

Ezker Abertzaleak eurak adostutako “protesta ekintza” zela argitu du, Jai Batzordeak jakin gabe: “Zurrunbiloak harritu gaitu; testuinguru zehatz baten, Euskal Herrian bizi den egoeraren adierazpena egin gura zen”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!