Durangaldeko Ezpatadantzari Egunean 16 taldek parte hartuko dute

Anboto 2007ko ira. 20a, 15:16

Iurretako bost ezpatadantzari talde, Abadiño eta Berrizko hiruna, Garaiko bi eta Durango, Atxondo eta Otxandioko bana batuko ditu bihar, Iurretan, 35. Durangaldeko Ezpatadantzari Egunak; baita merindadeko herri guztien banderak ere.

Iurretako bost ezpatadantzari talde, Abadiño eta Berrizko hiruna, Garaiko bi eta Durango, Atxondo eta Otxandioko bana batuko ditu bihar, Iurretan, 35. Durangaldeko Ezpatadantzari Egunak; baita merindadeko herri guztien banderak ere.

Gerediagak, Mikel Deunak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak (Aldundi eta Udalaren babesagaz) eratuta, 16 talde batuko dira; urteotako batez besteko partaidetza biderkatuz.

Orain dela 40 urte ere Iurretan eratu zuten lehenengo biderrez Ezpatadantzari Eguna Gerediagak, eskualdeko dantzari batzuen ekimenez, galbidean zen ezpatadantza eta dantzari dantzari garrantzia emateko. Harrezkero, urtez urte Durangaldeko herri baten eratu izan dute, 25. urteurrena bete arte (frankismoan, debekatua egon zen); 1996an partaidetza jeistean etena izan arren, 98an berreskuratu zuten.

Nobedadeak


Folklore erakustaldia ez eze dantzarien jai eguna izan gura duena zapatuan egingo da lehenengoz, eta, ia talderik izan ez arren, Otxandiok orain hiru urtekoa batu du egunerako. Ildo horretan, herri guztiak parte hartzeko ahalegina egitera deitu dituzte.

Montoian batuko dira 18:30ean (dantzari eta txistulari artean 16-60 urte bitarteko 150 bat lagun), plazara kalejira egiteko eta 19:00etako meza ostean Dantzari Dantza eta Soka Dantza egingo dituzte. Luhartzekin erromeria izango da 300 bat lagun batuko dituen lagunarteko afariaren ondoren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!