Kultur etxeak zerbitzu eta ordutegi berriak abiatu ditu

Anboto 2007ko ira. 19a, 14:36

Ibarretxe kultur etxeko ordutegia –eta horrek batzen dituen herri biblioteka eta Kzgunearena– ordu bi eta erdian luzatu dute; 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara dituzte zabalik herritarrek. Gainera, astelehenetik martxan dago internetera sarbide librea edukitzeko Wifi gunea.

Bakoitzaren ordenagailu eroangarriarekin edo bibliotekan maileguan hartutakoarekin dute herritarrek interneten sartzeko aukera; zerbitzua aktibatzeko klabe eskaria Kulturan edo liburutegiko harreran egin daiteke.

Ofimatika paketearen erabilerarako egin daiteke ordenagailu eroangarrien mailegua 12 urtetik gorakoek (12-18 urtekoek gurasoen baimenarekin). Dena dela, txandak aurretik hartzea gomendatu dute: 94 620 03 42 / 94 681 27 26 telefonoetan edo kultur-etxea@iurreta.net eta biblioteka@iurreta.net helbideetan. Kontsultarako ordenagailuak ez eze, haurrentzako ordenagailuak ere badira bibliotekan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!