
Aitatu dezagun Bilboko adin txikiko epaitegian deklaratu beharko dutela gazteok, urrian zehar, jakitera eman dutenez. Durango eta Iurretako institutuetan geraldiak egin zituzten, atzo, gertaerok salatzeko.
Iurretako Gazte Asanbladak Ertzaintzak azken egunotan izan duen jarrera salatu du, ohar baten bitartez: “gazte hauei ikastetxeetatik atereaz klasean daudela, bakoitzaren etxera joanaz zitazioa emateko helburuarekin, euren familiei gazte horiek non diren galdetuz…ez zaigu iruditzen bidezkoa denik gazteei egin zaien jarraipena eta familiei egindako galdeketak”.
Era berean, Iurretako Gazte Asanbladak berean jarraituko duela jakinarazi du, “Iurretako gazteok leku bat behar dugu eta izan arte gelditzen zaigun bide bakarrari” eutsiko diotela, okupazioari.