Astelehenero izango dituen entseguak asteon hasi dituzte, 20:30ean, Aita San Migel plazan. “Izan daiteke, baina, eguna ailegatu ahala bigarren egunen bat jarri behar izatea”, diote Jai Batzordekoek. Lagun-talde edo koadrilaka osotuko da danborrada, eta,danborra ezinbestekoa den arren, bakoitzak aukeratuko du bere mozorroa.
Herritarren harrera ikusteko dago. Parte-hartzea ez ohi da gura bestekoa izan hainbat bider, “lotsa edo gogo falta dela-eta”. Hala ere, aurten ikuskizun “aberatsagoa” osatu gura izan dute Mozorro Egunari begira. Iurretako Danborradako abestia grabatu ere egin dute: “Ikasteko eta entseguetan erabiltzeko, batez be. Plazan denok batu eta martxan jo eta abestuko dugu”. Jakiterik ez dagoela aitortu arren, jendea hurreratzea itxaroten dute.