
Aurkeztutakoa, orain arteko landuena eta gustukoena izan omen du Arte Ederretako bigarren mailako ikasleak, eta aurreratu duenez, hauxe izan da azkena. Jaietako giroa bost biñetatan, bost momentutako irudi koloretsuekin bete du Eñaut Aiartzaguenak. San Migeletako bost egoera marraztu ditu Eñautek, eta azaldu digunez marrazkietan jende ezaguna ere sartu du, orain herritarren entretenimendurako izango da horien identifikazioa.