AHTaren Iurreta-Zornotza tarteari alegazioak

Anboto 2007ko ira. 5a, 10:30

Iurretatik Zornotzarainoko tartean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eraikitze-egitasmoari alegazioak aurkeztu dizkio Udalak, errepideekin eta ur-sarearekin lotutakoak, azken udalbatzarrean Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez

Iurretatik Zornotzarainoko tartean Abiadura Handiko Trenaren (AHT) eraikitze-egitasmoari alegazioak aurkeztu dizkio Udalak, errepideekin eta ur-sarearekin lotutakoak, azken udalbatzarrean Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez.

Besteak beste, 1. zati baten Durango-Abadiño eta Elorrio-Arrasate zatien desjabetze-prozesua hasi du Espainiako Sustapen Ministerioak abuztuan; Iurretari 87 metro koadroan eragingo dio, baina Iurretako Udalak ez du alegaziorik aurkeztu. Iurreta-Zornotza tartearekin lotuta, baina, Iurretan 15 lur jaberengan eragin dezake AHTak.

Alderdien Legearekin legez kanporatutako EAE-ANVk batzarra eskatu du AHTaren inguruan hausnartu eta egin daitekeena aztertzeko. Alkateak dio, baina, Udalak ez duela “eztabaida antzuetan” sartu gura: “Egitasmoa hor dago eta gure ahalegina izango da Iurretan ahalik eta gutxien eragitea. Desjabetzeak heltzean jabeen eskubideak errespetatu daitezen lan egingo dugu”. EAE-ANVk dio horixe dela euren helburu ere: “Oraintxe da unea herriari zelan eragingo dion hausnartzeko”. Hasitako desjabetze-prozesua ere salatu gura izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!