Mezarekin hasiko dute eguna, 12:00ak inguruan, eta jarraian urteko kontuen berri emango ddute kofradiek. Bazkaldu aurretik, berriz, dantzari eta bertsolarien saioa ere izango dute hurreratuko direnek. Halaxe azaldu du Juan Zamalloak, kofradietako presidenteak.

Belartzan egokitutako mahaietan egingo dute bazkaltzea bertaratuko diren iurretarrek. Jatekoa norberak eroan beharko du eta kofradiek edana eskainiko dute, salda eta kafea ez eze. Bazkalostea, bestalde, Lotxo taldeak berotuko du, jai giroa iluntzera arte luzatuz. Giro onean batuko dira, urtero legez, 500 lagun inguru Laixiarren, egunpasa egin guran.
Iurretako sei kofradiek amankomunean mantentze-lanetarako duten kontuen berri eman ohi dute Laixiarren: pistak mantentzeko, basoak garbitzeko…