Fundigeli ez die milioi bat euroko bermea bueltatuko

Anboto 2007ko abu. 30a, 10:50

Fundigel enpresa herrigunetik ateratzeko baldintzak zehazten zituen ituna sinatu ondoren berme lez enpresak emandako milioi bat euro Fundigeli ez bueltatzea erabaki du udalbatzarrak. Dirua hainbat makina erosteko behar duela arrazoitu izan du enpresak bermea bueltatzeko eskatu orduan, alkate Iñaki Totorikaguenak azaldu duenez. Behin enpresa bertatik aterata geratutako orubean 84 etxebizitza eraikitzeko aukera izango du Udalak.

EAJ, PSE-EE eta EB-Aralar bat etorri dira enpresaren eskaeraren aurka egiterakoan. Horretarako adostutako itunean oinarritu dira. PP, berriz, abstenitu egin da. Orain dela urtebete inguru hitzarmena sinatu zuen Udalak Fundigel enpresarekin. Bertan jarduera lekualdatzeko baldintzak batu ziren. Era berean, lekualdatzea gauzatzeko zehaztu zuen epearen barruan dagoela enpresa gogoratu du herriko alkateak eta dagozkion gestioetan diharduela Maspe kaletik urtetako.

Itunaren arabera Fundigelek herriko beste lur batzuetan egin behar du lantoki berria, eta herrian bertan ezin bada, Durangaldean. Langileen lanpostuak mantendu behar dituela ere batzen du itunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!