Errekurtsoa batzordeburu biren kontra

Anboto 2007ko abu. 30a, 13:48

Alkate dekretu bitartez egin diren batzordeburu biren izendapenaren kontra birjartze-errekurtsoa aurkeztu dute PSE-EE, PP eta EB-Aralar udal taldeek. Kultura eta Ogasuna batzordeetan Iñaki Gil eta Patricia Barrutieta jeltzaleak izendatzeko jarraitutako prozeduraren kontra egin dute.

Dekretuak ezeztatzea eta legeak dioena betetzea eskatzen dute. Arrazoitu dutenez, alkatea da batzordeetako berezko lehendakaria, baina, batzordeko edonorengan delegatu daiteke ardura hori, batzordekideen proposamenez, beti ere. Alkateak dekretuz egin du, baina. Aitatu dezagun batzordeetan EAJk hiru kide dituela; beste laurak gainerako alderdienak dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!