Iurretako gazteek pilotalekuaren alboan okupatutako etxola zigilatu ondoren euren ondasunak jasotzeko ertzainek ere bertaratu behar izan zuten, eta, sartzen utzi aurretik identifikatutako gazte bi izan dira, astelehenean, epailearen aurrean. Ordubete eskas egin zuten Durangoko epaitegian. Hala ere, gazte biek deklaratzeari uko egin zioten.

Kanpoan kontzentrazioa egin zuten hainbat gaztek egoera salatzeko. Gazteek euren jarduerak garatu ahal izateko lekua ere aldarrikatu zuten.
Joan zen apirilean okupatu zuten Iurretako gazteek uztailean ertzainek zigilatutako pilotaleku ondoko etxola. Bertatik irtenda manifestazioa ere deitu zuten orduan.