Emakumeak ertzainei azaldutakoaren arabera, gizonezkoa bikotekide ohia da eta paper batzuk konpontzeko asmoz elkartu ziren. Emakumea eta alaba Zornotzara autoz eramateko prest agertu zen gizona eta bidean Bilbora eramango zituela esan ziola gaineratu zuen andreak ertzainei emandako azalpenean. Durangoko ordainlekuan emakumea autotik atera zen ihesi eta gizonak atzetik jarraitu zion bultzaka. Kaseta ondoan zeuden ertzainak egoera ikusita autotik irten ziren. Agente batek bi emakumeei laguntza eman zien eta besteak gizonezkoa atxilotu zuen genero biolentzia delitua egotzita.