Manifestazioa gaur Gaztetxea desalojatu izana salatzeko

Anboto 2007ko uzt. 20a, 13:40

Martitzen goizean Iurretako gazteek pilotaleku ondoan okupatutako etxola zigilatu egin zuten ertzainek. Hara joan ziren unean, barruan ez zen inor aurkitzen. Protesta moduan, gaur 19:30erako manifestazioa antolatu dute; Gaztetxea zenetik irten eta Iurretako kaleak zeharkatuko dituzte.

Jazoerak ez ditu ezustean harrapatu. Astelehenean ofizioko abokatuari auto bat heldu zitzaion epaitegitik astebeteko epean Gaztetxea desalojatu egingo zutela jakinaraziz. Horrez gainera, Durangoko Auzitegian abuztuaren 27ko goiz osoa Gaztetxeko gatazkan identifikatutako gazteen deklaraziorako hartuta dagoela esan zioten. Guztira, 20 bat lagun daude identifikatuta.

Gazte Asanbladak oraintsu batutako autoinkulpazino firmak (150 bat) auzitegian aurkezteko asmoa dauka, “gatazka honetan lagun asko gaudela erakusteko”.

Martitzen arratsaldean hiru gazte zigilatutako etxolara hurreratu ziren, beraien ondasunak (musika ekipoa etab.) jasotzeko. Ertzainek etorri behar izan zuten horretarako, eta sartzen utzi aurretik hiru gazteak identifikatu egin zituzten. Bost minutuan auzitegirako zitazioa eskuan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!