Lan uzteak dituzte Odi-Bakar enpresan lan ituna dela-eta

Anboto 2007ko uzt. 19a, 09:32

Odi-Bakar enpresako behargin guztiek egin dute bat Enpresa Komiteak deitutako lan uzteekin, ELA sindikatuak jakitera eman duenez. Lan ituna negoziatzen dihardute, eta adostasunik ez lortzean grebara deituta dagoz egoitza Iurretan, Mallabiena industrigunean, daukan enpresako beharginak. Lan baldintzak hobetzea eskatzen dute.

Lehenengo lan uztea uztailaren 12an egin zuten, eta halaxe jarraituko dute hil honen amaierara arte: gaur, 24an eta 26an ere badaude greba egitera deituta Odi-Bakar enpresako beharginak. Horrela eman dute jakitera sindikatuko ordezkariek.

Enpresaren azken proposamenari uko

Langileek ez duet enpresaren azkeneko proposamena onartu. Izan ere, emandako argibideen arabera, zuzendaritzatik egindako proposamenari ez deritze “nahikoa”; ez arlo ekonomikoari dagokionez, ez lanaldiaren murrizketari dagokionez, ez aldi baterako ezintasunaren (ABE) osagarriei dagokionez ere. Odi-Bakar enpresaren jarduera nagusia plastikozko hodien fabrikazioan oinarritzen da, eta 70 beharginek dihardute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!