Martitzen honetantxe bota zuten Ertzilbengoa baserria

Anboto 2007ko eka. 21a, 12:16

Martitzenean, 17:40 aldera hasi ziren Ertzilbengoa (EiTBrako sarreran) baserria botatzen. Aurretik, udaltzainek barrua miatu zuten, inor ez zegoela ziurtzeko. Ezetz ikustean, ertzainak iritsi bezain laster hasi zen hondeagailua lanean. Hantxe izan ziren, besteak beste, Inaki Totorikaguena alkatea eta Jose Martin Etxebarria alkate ohia. Baserriaren aurreko aldea bota ondoren, joan egin ziren. Eguazten goizean itzuli ziren lana amaitzera.

Martitzen goizean, Inaki Totorikaguena Ertzilbengoa baserrira hurreratu zen, baserria bota eginBaserria botatzen hasi ziren unea behar zutela-eta, handik joateko ohartaraziz. Abisu soila behar zuena tira-bira bihurtu zen segituan.

Udalari industriaguneko zati bat tokatzen zaio legez. Zati hori, hain justu, Ertzilbengoa baserria dagoen tokian dago. Beraz, orain lur-zati hori Udalarena da. Ildo horretatik, “intseguritate legala” dagoela arrazoitu zuen Totorikaguenak: “Baserri horretan ezer gertatzen bada, Udalaren ardura izango litzateke”. Adierazi zuenez, “pena da, baina sarritan atzeratu dugu kontu hau eta bazekiten goizago edo beranduago une hau iritsiko zena”.

Bere sasoian, baserriko bizilagunek Konpentsazio Juntarekin akordioa sinatu zuten. 155.000 euro jaso zituzten baserriarengatik. “Nik hasieratik esan nuen, diru kontuengatik ez nuela oztoporik jarriko”, azaldu zuen Zezilio Uria bizilagunak. Izan ere, borroka horretarako beraien arrazoi nagusia eta bakarra beste bat da: “Gure amona Antonia Sarrionandia beti hementxe bizi izan da, eta gure eskaera bera hil arte hementxe bizitzen uztea zen. Horixe bakarrik. Nahi izan balute, konponbidea aurkituko zuten. Egia erdiekin ibili dira”.

Borroka horretan urteetan dabiltzan arren, Sarrionandiaren osasuna delikatu samar zegoela-eta, disgusturik ez emateko, joan zen zapatura arte ez zioten ezer kontatu. “Ikustekoa izan zen panorama. Amona negarrez, ukabila itxita, ‘zer egin behar dut nik?’ galdezka”, gogoratu zuen Mertxe Uriak (Zezilioren arrebak), malkoak begietan zituela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!