Iurretako Ibarretxe kultur etxearen alboan, 2.500 metro koadroko azalera daukan aparkaleku berria zabaldu dute. 195.000 euroko aurrekontua izan du. 
Jakin eragin dutenez, 121 ibilgailu sartzeko —ezinduentzako hiru gorde dira— aukera ematen duen aparkalekuarekin, hiriguneko aparkaleku kopurua gehitu da. N-634 errepidetik sartu daiteke, kultur etxera sartzeko bidetik, egokitutako dezelerazio erraila erabiliz.