Astelehenetik aurrera urik eta argirik ez Ertzilbengoan

Anboto 2007ko eka. 8a, 13:30

Mallabiena industrigunerako eta EiTBrako sarreran dagoen Ertzilbengoa baserriak ez du luzaroan zutik iraungo. Datorren astelehenean etxea husteko epea amaituko da. Ondorioz, egun horretatik (hilaren 11tik) aurrera etxean ez da argi, ur edo antzeko hornidurarik izango. Udalak abisua emn die dagokien hornidura etxeei, eta horiek astelehenetik aurrera horixe beteko dute.

Baserri horretan familia bi bizi izan dira. Batak orain hilabete inguru utzi zuen baserria Durangoko beste etxe batera lekualdatzeko. Bigarrenak, martitzenean behinik behin, oraindik baserrian zeuden.

Jose Martin Etxebarria alkateak  asteleheneko udalbatzarraren ondoren adierazi zuenez, “instituzino guztietan guri eman digute arrazoi”. Argitu zuenez, “hitzarmena sinatu eta han adostutako diru kopurua kobratu egin zuten”. Familia horrek ez du oraindik adierazpenik egin gura.

Santa Mañan kokatuta dagoen Ertzilbengoa baserria Mallabiena industriguneko proiektua osatzeko botako dute. Proiektuaren arabera, baserria dagoen tokian zona berdea egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!