Gaztetxearen gatazkan identifikatutako lau gazteek eguenean deklaratuko dute

Anboto 2007ko eka. 8a, 13:26

Iurretako gazteek frontoi ondoko txabola okupatu ondoren ertzainak identifikatutako lau lagunek datorren eguen goizean (9:00etatik aurrera) deklaratu beharko dute, Durangoko Auzitegian.

Iurretako gazteek frontoi ondoko txabola okupatu ondoren ertzainak identifikatutako lau lagunek datorren eguen goizean (9:00etatik aurrera) deklaratu beharko dute, Durangoko Auzitegian.

Txapa-lantegia izana okupatu eta gero ere 31 gaztek deklaratu egin behar izan zuten. Orduko hartan, gutun bitartez jakinarazi zieten zitazioa; oraingo honetan, ertzainak etxez etxe joan dira zitazioarekin. Gazte batzuk ez zeuden etxean eta Ertzaintzara joan ziren gutuna jasotzera.

Orduko hartan, higiezinen usurpazioa leporatu zieten; oraingoan usurpazioa leporatu diete. Gutunak ez du bestelako zehaztasunik jasotzen (aurrekoan higiezinena zela zehazten zen). Okupazioaren aurretik lapurretak izan ziren txabolan, eta gazteak beldur dira lapurreta horien ardura ere beraiei leporatuko ez ote dieten.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!