IV. Okela eta Ardo Eguna ospatuko dute bihar Askondo kalean

Anboto 2007ko mai. 17a, 14:23

11:00etatik 15:00etara izango den jaian, burduntzian erretako txahal pintxoak jan eta sei upategi arabarretako ardoa dastatzeko aukera izango da.

11:00etatik 15:00etara izango den jaian, burduntzian erretako txahal pintxoak jan eta sei upategi arabarretako ardoa dastatzeko aukera izango da.

Honako hauek dira etorriko diren upategiak: Mañuetako ‘Artuke’ eta ‘Pascual Migel anaiak’, Bilarko ‘Perez Irazu’, Lasernako ‘Señorio de las Viñas’, Labarcako ‘Covila’, eta Paganosko ‘Garcia de Olano’ bodegak. Edalontziak 2,5 euro balio du eta nahi beste bider erabili daiteke. Pintxo bakoitzak, berriz, 1,5 euro balioko du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!