Automoziorako gunea egingo dute EiTB orain dagoen 29.000 metroetan

Anboto 2007ko mai. 17a, 14:19

EiTB Bilbora joaten denean libre geratuko diren 29.000 metro karratuetan Automoziorako Zentro Adimendua (Automotiva Intelligence Center-AIC) egokitzeko asmoa dauka Bizkaiko Foru Aldundiak, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak, hauteskundeak medio, Abadiñora etorri zenean aurreratu zuenez.

Lur zati horiek Aldundiak EiTBri utzi egin zizkion 80ko hamarkadaren hasieran. Eraikina bera ere Aldundiaren eskuetan geratuko da, baina azaldu zuenez, bota eta beste modernoago bat eraikiko dute.

Iurretakoa zentroak izango dituen hiru guneetako bat izango da. Dagoeneko 14 proiektu daude konprometituta zentroko lehen bi guneetan ezartzeko: Zornotzan eta Ermuan, hain zuzen ere. Enpresa gehiagok ere agertu dute beraien interesa eta, horregatik, Aldundiak Iurretako hirugarren gune hori egiteko erabakia hartu du.

Aipatutako zentroekin automozioaren arloan nazioarteko erreferentzia puntu bihurtu nahi dute. Pieza mota ezberdinak egiteaz gainera, enpresek ikerketa teknologikoak ere garatuko dituzte, sektore honetako lehiakortasuna hobetuz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!