Fiskaltzak alkatea salatu du, zabortegia dela-eta

Anboto 2007ko mai. 17a, 14:09

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (Ingurugiro Delituen sailak) Jose Martin Etxebarria alkatearen eta ikerketan penalki erantzule gerta daitezkeen guztien aurkako salaketa jarri du Durangoko epaitegian.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak (Ingurugiro Delituen sailak) Jose Martin Etxebarria alkatearen eta ikerketan penalki erantzule gerta daitezkeen guztien aurkako salaketa jarri du Durangoko epaitegian.

Joan zen urteko uztailean Ezker Batuak-Berdeak alderdiko Jose Luis Zubillaga zinegotziak salaketa bat jarri zuen Durangoko auzitegian. Horiek salaketa Fiskaltzara bideratu zuten. Fiskaltzak zabortegiaren inguruko txostena eskatu zion Udalari, eta hura aztertu ondoren, salaketa tramitera onartzea eta salaketa jartzea erabaki du.

Zubillaga pozik agertu da erabakiekin: “Ustezko prebarikazioen salaketak sarritan artxibatu egiten dira, baina kasu honetan onartu egin dute. Pozgarria da guretzako zein Goiuriko Kofradiarentzako eta auzi honek eragindako guztientzako.

Lehen txostenaren tramitazinoan “gauzak ondo egin ez diren zantzu asko daudela uste dugu”: “Udala zabortegiaren itxieraren aurka agertu izanak, Luku Baso elkarteak zabortegiko edukiera %80an bete izana ahalbidetu du”. Hori horrela, “elkarte berak, dagoeneko, milioi bat metro kubikoan zabortegia handitzeko egitasmoa aurkeztuta du Eusko Jaurlaritzan”, zinegotziak gogoratu zuenez. Gaur egungo zabortegiak, 300.000 metro kubikoko edukiera du.

Urteetan zehar udaletxean jarri diren salaketa guztiak ere gogoratu zituen atzo EBre Durangoko egoitzan emandako prentsaurrekoan: “2005etik gaude borroka absurdo honetan. Absurdoa diot, alkateak sekula ez digulako kasurik egin. Gauzak hasieratik zuzen egin izan balira ez ginen hona iritsiko”.

Eskakizun ugari

2006ko uztailean EBk bi eskakizun sartu zituen udaletxean, ohartaraziz, zabortegiko jarduera geratu ezean epaitegiko bidea hartuko zutela. Irailean Udalak jarduera geratzeko agindu zuen dekretu bidez.

Hala ere, “kamioiak-joan etorrian jarraitu zuten”, Zubillagaren esanetan: “Hori ikusita, dekretua bete arazteko eskatu genuen, baina jarduerak bere horretan jarraitu zuenez, salaketa jarri genuen epaitegian”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!