Ursula Donea jubilatuen elkart

Anboto 2007ko mai. 11a, 12:16

Ursula Donea jubilatuen elkarteak Bilbo ezagutzeko egunpasa antolatu du biharko. Autobusak 9:00etan irtengo du Mañaritik, eta Izurtzako eliza aurrean geraldia egingo du. Guztira, 46 jubilatuk eman dabe izena.

Ursula Donea jubilatuen elkarteak Bilbo ezagutzeko egunpasa antolatu du biharko. Autobusak 9:00etan irtengo du Mañaritik, eta  Izurtzako eliza aurrean geraldia egingo du. Guztira, 46 jubilatuk eman dabe izena.

Lehenengo eta behin, Bilboko hainbat toki ezagutuko dituzte: Volantin zonaldea, Euskalduna jauregia, Zubiate zentro komertziala, Uribitarte pasealekua, Izosaki dorrea, Miribilla…

Ondoren, 11:30ean, Guggenheim museoa bisitatuko dute, ordu eta erdiz. Gidari batek erakutsiko diete museoa. Aldundiak gonbidatuta egingo dute bisita hori: “Zabaldu zen urtean ere  gonbidatu gintuzten eta orain ere aukera aprobetxatu beharra zegoen”, Daniela Bernaola jubilatuen elkarteko lehendakariak azaldu duenez.

Ordu batean amaituko da bisitaldia. Inguruetan paseotxoa egin ondoren, ‘Casa Vasca’-n bazkalduko dute: “Aurrekoan ere hantxe jan genduen, eta oso gomuta ona daukagu”. Menua, besteak beste, ganbek, onddoek, kroketek, pateak, izokinak eta legatzak osatzen dute. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!