Konponbide sendo baten falta da auzokideen kezka

Anboto 2007ko mai. 11a, 11:57

Astelehenean Bidezabal Planak epe laburrera eragindako auzokideak (Bixente Kapanagako 18, 20 eta 22koak) Eusko Jaurilaritzako eta Udaleko bina ordezkarirekin batu ziren. Batzarrak bi ordu pasatxo iraun zuen. “Hezibide ona nagusitu zen, gaia kontuan hartuta”, Emilio Perez han izandako iurretarraren esanetan.

Astelehenean Bidezabal Planak epe laburrera eragindako auzokideak (Bixente Kapanagako 18, 20 eta 22koak) Eusko Jaurilaritzako eta Udaleko bina ordezkarirekin batu ziren. Batzarrak bi ordu pasatxo iraun zuen. “Hezibide ona nagusitu zen, gaia kontuan hartuta”, Emilio Perez han izandako iurretarraren esanetan.

Perez Zubiaurre kalean bizi da, baina kaltetu sentitzen denez, batzarrera joan zen nahiz eta ez zuen gonbidapen gutunik jaso. Bere esanetan, “plana goitik behera eta argi azaldu zuten; alde horretatik, ez zitzaigun zalantzarik geratu”. Baina hara joandakoen kezka beste bat zen. “Inor ez zen planaren aurka agertu. Han benetan jakin gura zena zera zen: bizileku berriak nola eta zer kondiziotan eskuratu ahal izango diren”.

Batzarrera deitutako hiru atalondoak bota egingo dituzte. Hori argi itzi zuten: “Hiru urteko epea espekulatu zuten”.

Planaren barruko gainerako etxeei buruz ez zuten ezer argitu: “Epe laburrera ez direla botako eta ordenemenduz kanpora geratuko direla esan zuten. Ez zuten beste ezer argitu”.

Bizileku berrien kontua airean geratu zen: “Denak etxe berrian izan arte, zaharrak ez direla botako ziurtatu zuten, baina irtenbide irmorik ez zen plazaratu. Ildo horretan, hasikeran legez geratu ziren”. Eta hori zen auzokideen kezka nagusia: “Bizileku berriari buruzkoak ziren galderak. Etxe aldaketak kosturik ez izatea eskatu zuten. Inor ez zebilen etxe handiagoa eskatzen, daukiena modukoa bermatzen dioten galdetzen baino. Eta hori ez zuten argitu”. Gainera, “gai hori tratatzeko goizegi dela esan zuten, baina jakin badakite botako direla. Erantzukizun eta ardura hadiangoagaz jardun beharra dago!”.

Lasaitasun mezua

Kaltetuei etxe barria bilatzea Udalaren ardura da. Inaki Totorikaguena alkateordeak “lasaitasun” mezua igorri du: “Normala da jentea kezkatuta egotea, baina kontu hau ez da berehalakoa, hiru bat urte eramango ditu. Oraindik ez dogu plana sakon aztertu. Guk ahalegin guztia egingo dogu irtenbide ona emoteko kaltetuetako bakoitzari. Paduretan bizilekua erraztea da lehenengo asmoa, baina hori ere aztertu egingo dugu”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!